Imanol Larzabal, Pascal Gaigne eta Pelax besteak beste denboraldiko azken ‘Gramofonoa’ saioan
Gramofonoa 4x32
This browser does not support the audio element.
Imanol Larzabal, Euskal Herriak izan duen kantari garrantzitsuenetako bat 2004ko ekainaren 25ean zendu zen, etxetik urrun, eta egun batean zirraraz txalotu zuten horiengandik ahaztuta. Jon Maia bertsolaria, euskal kantari aunitzen letragile zumaiarra eta orain bere kantu propioena ere bai ekainaren 25ekoa da. Pascal Gaignek ere, garai batean Amaia Zubiriarekin bikote artistiko bikaina osatu zuenak baina batez ere, zinemarako soinu bandak konposatzeagatik nabarmendu denak urteak bete zituen ekainaren 25ean.
Ekainaren 26an Haimar Arejitaren urtebetetzea izan zen, Alex Sarduirekin batera Exkixu desegin ondotik Gatibu sortu zuen gitarjolearena.
Ekainaren 27an Micekin, Rudigerrekin, Kaskezurrekin eta tarteka Joseba Irazokirekin ere aritzen den Mikel Santxez baterijolearen eguna izan zen.
Ekainaren 29an 35 urte bete zituen Pelaxek, 2024an lan berria aurkeztu duen donostiar gitarjole eta kantariak. Eta horretaz gain, egun berekoa zen Peio Macicior Izotz taldeko baxujolea. 2020ko abuztuaren 26an zendu zen.