Ondarroan hasi du bere ibilbidea ‘Kosta ala kosta’ NAIZ Irratiko saio berriak
Zapato Azule pasa berritan eta eguraldi kaskarra zela ekin dio astelehen honetan udako ‘Kosta ala kosta’ magazineak. Izenburuak berak dio, datorrena datorrela saioa aurrera eramango dute gure kazetariek uda honetan.
This browser does not support the audio element.
Lehen egunean hiru gonbidatu izan genituen ‘Kosta ala kosta’ saioan. Ager Solabarrieta karabina tiratzailea etorri zen lehen tokian, munduko tiro txapelduna da modalitate horretan. Atzetik, Banoa Bidaiakeko Fernando Odriozolarekin aritu ginen hizketan. Agentzia berezia dira eta inbidia pixka bat eman zigun. Gogoratu, haien eskutik daukagula gainera uda honetako sari potoloa, bi lagunentzako Senegalera bidaia, alajaina. Eta, bukatzeko, kostaldeko gatza azalean daraman Nagore Osoro arraunlari ohiarekin aritu ginen solasean.