Eskuin muturrak monopolizatu du migrazio politiken diskurtsoa EBko hauteskunde kanpainan
EBko kanpainaren baitan migrazio politikek izan duten pisua eta hauengan eskuin muturrak izan duen eragina jarraitu ostean, ekainaren 9aren osteko balizko egoeraz ohartarazi du Ibai Azparren Gara eta Naizeko kazetariak.
This browser does not support the audio element.
Nola heldu da eskuin muturra Europako Parlamentuan jorratu beharreko politika askoren gainean bere diskurtsoa inposatzera? Ba hainbat gako daude, baina nekez lortuko zuen gaur egun aurreikusten zaion indarra edukitzera, eskuin kontserbadore tradizionalak diskurtso horren zati handi batekin bat egin izan ez balu, Ibai Azparren Gara eta Naizeko kazetariaren ustez.
Azparren bera izan da aipatu hedabideentzat EBko ekainaren 9ko hauteskunde kanpainan migrazio politiken jarraipena egin duena, eta atera dituen ondorio nagusiak partekatu ditu Naiz Irratian.