KIDE proiektua: ikasgelan bizikidetza positiboa eraikitzeko bidea
This browser does not support the audio element.
Sara Iriarte Lasa
Kidetasunerako Dinamikak Eskolan (KIDE) proiektua jarri dute martxan Tolosako Herrikide Ikastetxean. Honen guztiaren helburua osasun mentala sustatu eta ikastetxe barruan gertatzen diren jazarpenak edo bullying kasuak saihestea da. Txaro Etxeberria eta Pello Agirrezabal Herrikideko KIDE proiektuko arduradunek xehetasunak eman dituzte, NAIZ Irratian.