Agur Landaluze, zine gomendioak eta 'Rebelde' dokumentala
Koldo Landaluzek utzi gaitu, etxeko zine kritikoa. Bidekluba saioan egin diogu gure omenaldia. Cannes da Aimar Erkiaga, baina zine gomendioak ez dira faltako. Taberna giroan murgildu gara ere Martxelo Diaz eta Juan Luis Napalekin 'Rebelde' proiektua ezagutzeko.
This browser does not support the audio element.
Koldo Landaluze zine kritikoa zendu da 59 urte zituela. 'Egin' eta 'Gara' egunkarietan egin zuen bere kazetari ibilbidearen parterik handiena. Bilbon sortu eta Zumaian bizi zen kazetaria, eta zine-kritikak egiteaz gain, ikus-entzunezkoen gaineko albisteak idazten zituen. Horretaz gain, idazlea eta ilustratzailea ere bazen. Bideokluba saioan egin diogu, noski, omenalditxoa.
Asteko gomendioak
Aimar Erkiaga Canneseko jaialdia da, urteko jaialdirik garrantzitsuena. Baina abentura hasi aitzin Bideokluba saioan izan da eta etxeko lanak utzi ditu eginak: asteko zine gomendioak. Pantaila handian, ‘Sobre la hierba seca’ film turkiarra eta Mad Max sagako azkena, ‘Furiosa’. Isaki Lacuesta zuzendariaren 'Segundo premio', Malagako jaialdia irabazi duen 'Los Planetas' bandaren inguruko pelikula.
Pantaila txikirako ere baditugu gomendioak: DUNE ekoizpen erraldoia iritsi da plataformetara. 860 milioitik gora dolarreko diru sarrera izan du filmak zinema aretoetan. Horrelako ekozpen handi bat beti da hobeto pantaila erraldoian ikustea, baina, tira, jada Movistar +en ikusgai.
Eta azken gomendioa beldura maite duenarentzat: 'La mesita del comedor'. Ideia sinple batetatik abiatzen da Caye Casas zinemagile kataluinarraren lan berria. Filmak Donostiako Terrorezko astea irabazi zuen pasaden urtean, eta orain dela egun gutxi batzuk, eta Stephen King idazle famatuak filmaren inguruan idatzi eta bolo-bolo ibili da filma sare sozialetan. FILMIN plataforman dago ikusgai.
'Rebelde' dokumentala
Josu Urrutikoetxearen bizitza jasotzen du ‘Rebelde’ produkzioak. Irrintzi Films ekoizetxearen lana da eta webgunean ikusi ahal da streaming bidez. Frantsesezko azpitituluak Lorentxa Beirye eta Aitzol Gogorzak egin dituzte. Hasiera batean ohiko dokumentala egitea zen asmoa eta Hendaian aurkezpen bat egitera heldu ziren 2022ko ekainean. Proiektuaz hitz egiteko hitzordua egin dute Martxelo Diaz lankideak eta Juan Luis Napal ekoizleak, eta noski, Bideokluba saioan tartea egin diogu haien solasaldiari.