Intxurre Antzerki Taldea: herritik eta herriarentzat
This browser does not support the audio element.
Sara Iriarte Lasa
Alegiarrek herri antzerki taldea dute: Intxurre Antzerki Taldea. Orain, 'Jo Ezak Berriro, Sam' antzezlanari azken ukituak ematen ari dira; izan ere, ekainean estreinatuko dute. Gainera, Inaxio Begiristain Kultur Beka jaso zuten, duela gutxi. Prestatzen ari diren antzezlanaz eta herrian antzerki taldea izatearen garrantziaz hitz egin du taldeko kide Ane Arandiak, NAIZ Irratian.