Jauzi bat nahi du euskalgintzak
Euskalgintzaren Kontseilua, Euskaltzaleen Topagunea eta Korrikak urtebetebarru hasiko den Euskaraldira begira jarri dira. Hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran aurrera urratsak ematea ezinbestekotzat jo dituzte Idurre Eskisabel, Ane Elordi eta Irati Iciarrek. Erronkak, ez dira makalak.
This browser does not support the audio element.
Korrikak utzitako uztatik, datorren urteko udaberrian loratuko den Euskaraldira begira eta bidean erein beharreko haziei erreparatzeko helburuz, lanean dabiltz jada euskalgintzaren eragile nagusiak. Baionan egindako agerraldian erronkak eta helburuak finkatu ostean, Euskaltzaleen Topaguneko Irati Iciar lehendakariarekin, Korrikako koordinatzaile Ane Elordi eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelekin hitz egin du Hegoi Belategi lankideak.