Leire Aiartzaguena: «Ama taldean ama lehen planoan kokatzen dugu»
This browser does not support the audio element.
Sara Iriarte Lasa
Amatasunaz hitz egitean, haurra lehenengo planoan jarri, eta ama enegarrenean jarri ohi dugu. Haurra nork zaintzen duen ongi dakigu; baina ama nork zaintzen du? Arnasa hartzeko, barrua hustutzeko, bakoitzak bere burua berreskuratzeko, negar egiteko sortu zuten ama taldea Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxean. Izan ere, «zaindu ahal izateko zainduak izan behar dugu». Ama taldeko kide Leire Aiartzaguena Bravoren eskutik talde hau ezagutzeko aukera izan dugu, NAIZ Irratian.