IRRATIA

UPNren kongresua, aurrekariak eta ondorengoak, Martxelo Díazen eskutik

Javier Esparzaren lekukoa hartu du Cristina Ibarrolak. Igandean ospatu du UPNk bere kongresua eta, afiliatuen herenak parte hartuta, %81ak eman dio babesa Iruñeko alkate ohiari presidente kargua har dezan. Martxelo Díaz GARA eta NAIZeko kazetariaren eskutik alderdiaren egoerari begira jarri gara.

Cristina Ibarrola izango da UPNko presidente berria (Jagoba Manterola | FOKU)

This browser does not support the audio element.


701 boto eman dira guztira igande honetan, horietako 569 Ibarrolaren alde. 130 txuri eta bi baliogabeko izan dira, beraz lehiakide gabe lortu du alderdiaren aginte makila. Alejandro Toquero Tuterako alkatea zen lehen unean kargua lehiatu nahi izan ziona baina alderdiko presidenteordea izango da azkenean.

Abenduan galdu zuen Ibarrolak Iruñeko alkate makila, gehiengo aurrerakoiak Joseba Asironen aldeko hautua egin ostean; gehiengo horiek eurak dira UPN Nafarroako Gobernutik kanpo mantentzen dutenak. Helburua argi finkatu du Ibarrolak, boterea berreskuratzea