IRRATIA

'Emakume zamaketariak': historiaren protagonistak eta hauen lanbidea ikusarazteko erakusketa

Irudian, emakume zamaketarien lanbidearen gaineko erakusketa. (Oskar MATXIN | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Ikusezina ikusaraztearen ariketa praktikan jarri dute Amaia Apraiz eta Maria Romano ikerlariek. 'Emakume zamaketariak. Ikusarazi beharreko lanbidea' erakusketa sortu dute, eta Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan egongo da ikusgai maiatzaren 24ra arte. Erakusketaren eta emakumeek egiten zuten lanaren inguruko xehetasunak eman dituzte bi ikerlariek, NAIZ Irratian.