IRRATIA

Doinuetatik Haratago | Jon Lorente

Jon Lorente izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Musikazale, zinemazale amorratua eta yoga irakaslea da Jon, norbere burua aurkitzen laguntzen duen edozeren zale.

Jon Lorente elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean. (802MAT)

This browser does not support the audio element.


Lehen kantu kuttun gisa, Dire Straits-en 'Walk of life' aukeratu du Jonek, klasiko bat.  «Neretzat garrantzia handia du abestiak, gurasoekin kotxez egiten genituen bidaietan entzuten genuelako, ez zen inoiz falta. Entzutean bihotza biguntzen zait eta garai haietara narama». 

Bigarren kantu kuttun gisa,  Rancid punk taldearen 'Journey to the end of the East Bay' ekarri nahi izan digu Jonek. «Lagun batek zinta bat pasa zigun niri eta anaiari. Diska mitikoa da, eta hasieratik bukaerara gustuko dut, gogoan dut anaiak eta biok radiocassette handi bat erabiliz argia itzalita nola entzuten genuen disko osoa, lokartzeko erabiltzen genuen».  

Hirugarren kantu kuttuna Richard O’Brien-en  'Science fiction double feature' izan da, The Rocky Horror Piture Show filmaren soinu bandako lehen abestia. «Brutala da antzerki batean oinarritutako beldurrezko pelikula hau, aldi berean musikal bat ere bada, pertsonaia arraro eta bereziez betetako film mitiko bat, izugarrizko rolloa dauka, berezia pelikula osoa, eta batez ere abesti hau». 

Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Awaken Love Band tadearen  'Om tryambakam'  aukeratu du Jonek. «Mantra bat da, sanskrito hizkunztako ezagunetariko bat. Indiatik etorri berri naiz, lan pertsonal sakon abt egin eta gero, eta hemen nagoela burura datozkit hainbat abesti, horietariko at da hau, nik uste agurtzeko aproposa zela».