IRRATIA

Ion Ansa: «Sakoneko joera bat martxan da, ezkerreko soberanismoari babes masiboa ematen diona»

Ion Ansa politologoak Gasteizko Legebiltzarreko bozen osteko analisia egin du. Besteak beste, aipatu du Itxaso Atuxak «zein azkar atera zen garaile», eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sakoneko joera bat martxan dela, ez bakarrik bat egin duelako ideologikoki ezker soberanismoarekin.

Durangon, atzo, jendea botoa ematen. (Jon URBE | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Ion Ansa politologoak Gasteizko Legebiltzarreko bozen osteko analisia egin du. Aipatu du Itxaso Atuxak «zein azkar atera zen garaile», eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sakoneko joera bat martxan dela, ez bakarrik bat egin duelako ideologikoki ezker soberanismoarekin, baita herritarrek nahi dituzten nahiekin bat egiten dutelako ere.

Parte hartzeaz esan du ez dela izan «espektakularra», aurreko hauteskundeekin alderatuta, %50,78tik %60,52ra igo den arren. Horren harira, nabarmendu du hauteskundeetan botoa ematen ez dutenak direla, atzerritarrak eta langile sektoreko herritarrak.

EH Bilduren igoera nabarmena izan da, besteak beste, Eibarren, Zumarragan eta Irunen, historikoki bestelako bozka tradizioko izan diren udalerriak direnean, hain zuzen ere.