Iñaki Cid: «Antzezlan pilo bat idatzi ditzakegu eguneroko gauzetan soilik pentsatuz»
This browser does not support the audio element.
Sara Iriarte Lasa
Iñaki Cid aktore eta sortzailea AmaHIRU Konpainian murgilduta dago, Eneritz Sanchez eta Iñigo Elosegirekin batera. Beraien lehen antzezlanak 'Gaizki' izena zuen, eta Pabellon 6ko Antzerki Arinen Jaialdian aurkeztu zuten 2022an, publikoaren saria irabaziz. Bigarren lana 'Duzhe Dobre' izan zen, eta honek Kriseilu Saria irabazi zuen jaialdi berdinean 2023an; euskarazko antzezlan onenaren saria, alegia. Orain bi antzezlanak batu, eta 'Duzhe Gaizki' antzezlana sortu dute.