Nola askatu mentalitate suntsitzailetik?
Bukatu berri dira Natur Zientzien 5. Topaketetak, eta Gelditu Makinak saioan topaketen haria jarraitu dugu. Aurreko saioan egoeraren azterketari erreparatu genion eta,bigarren atal honetan kontserbaziorako neurri eta gizarte-aldaketa proposamenetan murgilduko gara.
This browser does not support the audio element.
Mahai-inguruan moderatzaile lanetan Aitor Salaberria aritu zen eta hizlari lanetan, berriz, Unai Pascua Garcia de Azilu (BC3), Aitziber Sarobe Egiguren (HUEZI), Asier Gutierrez Lasa (Goiener) eta Arturo Elosegi Irurtia (Biologian doktorea).
Energia sorkuntzak bioaniztasunaren kontserbazioarekin bat egin zezan, lehenaren antolaketa sistemaz aritu ziren lau hizlariak eta, jarraian, jauzi egin zuten neurriari dagokion eztabaidara. Azpiegiturek baliabideen eraldaketa dakarte eta baita, ondorioz, inpaktu ekologikoa ere. Baina, zer lehenetsi behar da, inpaktu handiko instalazio gutxi edo inpaktu txikiko azpiegitura ugari? Inork ez du erantzun irmorik plazaratu, egoeraren azterketa nabarmendu dute. Esaterako, Gutiérrezek alderaketa bat egin du, esanez, ez dela ona «arrautza guztiak saski berean jartzea». Sarobek gehitu du galdera tranpatia dela hori eta, izatez, galderak behar duela «zertarako behar dugun azpiegitura hori» eta horren arabera izango duela dimentsio handiagoa, txikiagoa edo ez dela izango.
Gizarte eraldaketa ere izan zuten hizpide eta Pascualek hartu zuen hitza, argudiatuz, desakoplamendu mental bat bizi dugula. Adituak argi zuen «mentalitate utilitarista baztertu» behar dela eta beste kultura batzuetatik «ikasi eta gurera moldatu» behar ditugula bestelako balio mota batzuk, esaterako, harreman balioak. Aldarrikatu zuen etekin balioetatik harago, zerbait baloratzea baino, horrekiko dugun erlazio baloratzea izan daitekeela gakoetako bat. Sarobe eraldaketarekin baikor agertu zen, benetan uste baitu «Decathlon bizimodua» aldatu daitekeela eta ez baitu uste biztanle denen diru pilaketaren helburua kontsumo materiala denik.
Kontsumora bideratutako gizarte ero honetatik ateratzeko, aktibitate kulturala indartzea proposatu zuen eta esperantza hazi bat agertu, dena egiteko dagoen honetan ekologistak jende propositiboa baitira. Bide beretik osatu zuen Gutiérrezek: aspertzea iraultzailea da.