IRRATIA

«Finala Nafarroa Arenan izanik berezia izango da»

Julen Martijak hirugarren txapela eskuratu nahi du Binakako Txapelketan, non eta etxean, Nafarroa Arenan. Etxeberritarrak bi final jokatu ditu, eta bietan nagusitu da, azkenekoz 2022an. Orain beste aukera bat izango du Jokin Altuna lagun duela.

Julen Martija Binakako Txapelketan. (Jon URBE | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Estatistikak oso aldeko ditu Julen Martijak Binakako Txapelketako finaletan. Bi jokatu ditu, eta beste horrenbeste txapel eskuratu ditu, lehena Joseba Ezkurdiarekin, bigarrena Jokin Altunarekin. Azken hau, hain justu, Martxoaren 31an jokatuko den finalean izango du bikotekide, eta 2022an lortutakoa errepikatzen saiatuko dira, baina oraingoan Nafarroa Arenan. «Finala oso berezia» izango dela azaldu du etxeberritarrak, etxean jokatuko dutelako, hiru nafar izanik hitzordu handian.