«Txapelketako partidarik gogorrena izango da»
Seigarren finala izango du Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketan. Dagoeneko 4 txapel ditu, guztiak ere aurrelari ezberdinekin, eta beste aukera bat izango du Martxoaren 31, Nafarroa Arenan, jokatuko den final handian.
This browser does not support the audio element.
Atzeko koadroetan errege, Jose Javier Zabaletak seigarren finala jokatuko du Martxoaren 31an eskuz binakako txapelketan. Dagoeneko 4 aldiz izan da txapeldun, horietako bakoitzean aurrelari ezberdinekin, eta oraingoan beste aukera bat izango du Peio Etxeberria lagun. Izen handien pare jartzeko bidean da etxarrendarra, baina horretarako «txapelketako partidarik gogorrena» jokatu beharko dutela adierazi du. Aurrean, Altuna eta Martija izango dituzte, 2022ko txapeldunak.