IRRATIA

«Martin Villa inputatu izatetik prozesatu izatera pasatzeko eskatuko dugu Argentinan»

Aurki Argentinara itzuliko dira Frankismoaren Kereilako ordezkariak. Han, krimenak eta 12 hilketa leporatuta urrats bat emateko eskatuko diote Servini epaileari: prozesatu eta epaitzea Martin Villa. Bestalde, Dolores Delgado fiskalarekin biltzeak zirrikitua zabal dezakeela uste du Sabino Cuadrak.

Sabino Cuadra, en la presentación de su libro sobre los sanfermines del 78. (Idoia ZABALETA/FOKU)

This browser does not support the audio element.


Gasteizko Martxoak 3ko sarraskiaren urteurrenean, Sabino Cuadrak biharamunean bertara joan zela du gogoan. Abokatu laboralista zen, eta testigantzak, zaurituen informazioa, ihesean joan zirenena... dokumentazioa lantzen egon zen. Handik gutxira gertatu zen Iruñeko sarraskia ere, German Rodriguez hil eta hamarnaka zauritu eragin zituena.

45 urtean lehen aldiz Espainiako Administrazioko arduradun batekin elkartu dira. Dolores Delgado fiskal nagusiarekin izan ziren Madrilen eta honek zirrikitu bat zabaldu dezakeela uste du, estatuan ere frankisten inpunitatearekin amaitzeko. Nolanahi, jakitun da dauden oztopoez, eta baikorrak bai, baina zuhurrak ere badirela esan du.

Argentinara doaz laister Frankismoaren Krimenen Kereilako ordezkariak, 18 bat. Maria Serviniri urrats bat gehiago egiteko eskatuko diote dokumentazio, testigantza eta froga berriekin: Martin Villa ministro frankista inputatu izatetik, prozesatu izatera.