IRRATIA

Dune, 122 milioiko aurrekontua duen filmak, asetzen ditu espektatibak?

Iritsi da 'Dune' sagaren bigarren zatia pantaila handira. Erotuta daude zaleak 122 milioi dolarreko aurrekontua duen blockbusterrarekin. Hala ere, hori ez da aste honetako gomendio bakarra.

Dune 2 filmaren irudi bat (dune)

This browser does not support the audio element.


Dune, Denis Villeneuve

1965ean kaleratu zuen Frank Herbert idazle estatubatuarrak 'Dune' izeneko liburua. Hainbestekoa izan zen arrakasta, beste bi liburu etorri zirela segidan: ‘Duneko Mesia eta Duneren semeak’.



2021ean estreinatu zen Dune filmaren jarraipena da hau, zaleek gogotsu espero dute. Espazioko planeta ezberdinak landu eta babesteko helburua duten familia errealetan banatzen da Dune. Atreides da filmeko familia protagonista eta 'Dune' izena duen planeta batean bizitzeko aukerak ari dira aztertzen. Basamortu itsura duen tokia izan arren, bertan dago galaxia osoko biztanleek amesten duten espeziea. Espezie hau ekoiztea da Atreides familiaren helburua.

Dune politikatik asko edaten duen istorioa da. Boterea,  tradizioa eta familia bezalako gaiak lantzen dira.  Timothee Chalamet aktoreak hezur haragitzen du filmeko protagonista, Paul, Atreides familiako semea.

Nobelaren lehen eta bigarren zatia egokitzearen ardura Denis Villeneuve zuzendari kanadiarrak egin du. Villeneuve Hollywoodek azken urtetako zuzendari aski interesgarria da, berak dira 'Blade Runner 2019’ , 'Sicario’ eta ‘La llegada’.

Aurrekontu ikaragarria du Dune filmak. 122 milioi euroko aurrekontua du.

Chicas a la fuga, Ethan Coen

Ethan Coenek bakarrik zuzendu du aste honetan estreinatzen den filma.  Argumentu sinpleko komedia bat da. Lagunak diren bi emakumek autoa hartu eta Philadelfiatik Miamira bidaituko dute. Bidaia baina ez da lasaia izanen.

B zinema generotik edaten du, eta road trip moduan planteatutako  komedia zoro baten aurrean gaude. Gutxi hitz egin da film honen inguruan, ez da nazioarteko zinemaldietan egon eta apenas egin da publizitaterik filmaren inguruan.

Pantaila txikian zer ikusi?


American Fiction, Prime Video

Gomendio honek Torontoko Zinemaldia irabazi zuen pasaden urtean, eta orain bost Oscar izendapen lortu ditu. Cord Jeffersonek zuzentzu du 'American Fiction'.
 

Gaur egungo Estatu Batuetan kokatuta, ingelerazko irakaslea eta idazlea den gizonezko  bat da filmaren protagonista. Gero eta gutxiago saltzen dire bere liburuak, eta arazo horri irtenbide bat emateko familiari egingo dio kontsulta. 

Premisa sinple honetatik abiatuta, gure jendartearen inguruko satira zorrotz bat planteatzen du film honek. Alde batetik daude jarrera arrazistak, eta bestetik, liburu industrian ematen diren jarrerak.

Nik ikusi dut filma, eta egia esan gustatu zait komedia beltz hau.

Reina Roja, Prime Video


242ko koefiziente intelektuala duen Reina Roja izeneko emakumea da istioroko protagonista. Pertsonaia hau munduan dagoen pertsona azkarrena da. Heriotza misteriotsu batzuk gertatu dira eta Reina Roja da arduradunak harrapatzeko aukera bakarra. Juan Gómez-Juradok kaleratutako izen homonimoko best-sellerrean dago telesaila oinarritua.