DUPLA: «Argi daukagu Dupla Gari eta Beñaten arteko lotura dela»
Aguraingo harrobiak eman duen duplarik ezagunena izan dugu gaurkoan gurean. Beñat Oribe eta Gari Uriartek osatzen dute DUPLA, eta 'De un pueblo llamado Agurain' lan berria aurkezten izan ditugu gure elkarrizketa akustikoetan.
This browser does not support the audio element.
Bigarren lan luze honetan zer eskeini nahi izan duten galdetu diegu lehenik eta behin, aurreko lanetik hona (Nahieran, 2021) pasatako tartean zer sentitu duten eta zer eman nahi izan diguten abesti sorta honen bidez. «Asko jo dugu azken bi urte hauetan, eta diskoa zuzenekoak jotzen genituen bitartean egin dug. Hasieratik premsia garbia genuen, entzuteko eta abesteko diskoa egin nahi genuen, ez soilik dantzatzeko disko bat». «Bagenuen sentsazioa jendeak etxean ez zuela Dupla jartzen, kozinatzeko… eta orain lasai entzun daitekeen disko bat egin nahi izan dugu».
Prozesuan lan asko egin dutela aipatu digute, ohitura duten moduan asko sortu eta beste gauza asko ere alboratu dituzte disko hau ontzerakoan. «Nahiko obsesiboak gara gure lanarekin; saiatu gara estudioan sortu eta jolasten eta azken egunerarte gauzak aldatzen; gauza asko geratu dira kanpoan». Gauzei distantzia hartu eta ez obsesionatzen ikastea ezinbestekoa da, hori ere argi du bikoteak eta disko honetako abesti sorta zein zen erabakitzea zaila izan den arren, argi dute «abesti hauek izan behar zuten, eta ez beste batzuk».
Gari eta Beñatek binomio ederra osatzen dutela bistan da, «Argi daukagu Dupla Gari eta Beñaten arteko lotura dela». Bakoitzari bestearen ahulgune zein indarguneak zeintzuk diren galdetzean, azken urteetan lortutako eta bizitako guztia baloratu eta ospatzeko tartea hartu ez izana egotzi diote elkarri. Indarguneen kasuan, «erabakiak hartzeko duen gaitasuna» esan du Garik; eta «edozer dela ere gauzak argi ikusten dituela» Beñatek.
Disko berria besapean, Japonetik egindako bira ostean indartsu eta inoiz baino gogo gehiagorekin hasi du Duplak 2024a