Igande honetan bueltatuko da ‘Zarramarra Podckast’ NAIZ irratira
Aner Peritz, Haizea Arana, Merina Gris, Gaizkia Izagirre, Antton Telleria edo Skakeitan taldeko Pello Armendariz eta Aitor Valcarlos pasako dira saiotik. Hamabostero, igandean, arratsaldeko 15:00etan zabalduko da saioa NAIZ irratiko FM-n eta NAIZ-eko youtube kanalean.
This browser does not support the audio element.
Apirilaren amaitu zen Zarramarren hirugarren denboraldia, eta indarberrituta bueltan datoz igande honetan. Mimoz prestatu dute denboraldi berria, Plaxa eta Expettek hurbildu dira Bigarren Kafea saioko laborategira, eta Josu Oñatitik telefonoz da tertuliara. «Egia da. Sagardotegira joan eta parrandan esan digute bueltatzeko! Zarramarra bueltatu ya» esan du barrez Josuk, eta hara, itzuliko dira laugarren denboraldia egitera.
Zarramarrako giro ganberroarekin kutxatu dute Bigarren Kafeako saioko estudioa, eta hor aritu dira urte berrirako asmo onen zerrenda osatzen. «Zarramarra iristea, ez puntual ez berandu. Iristea» esan du Plazak, lehen hiru saioetan ezin izan baitu parte hartu. Laugarren saiotik aurrera berak hartuko ditu berriz gidaritza lanak.
Aurreko denboraldietan bezala gonbidatu bat etorriko da saiora. Horietako batzuk publiko egin dituzte sarreran, Merina Gris, Gaizka Izagirre, Antton Telleria, Skakeitan taldeko kdieak, edo ta Aner Peritz eta Haizea Arana. Hain zuzen, azken biko te honek emango dio hasiera denboraldi berriari.
Hamabostero,igandeetan arratsaldeko 15:00etan emitituko da Zarramarra. NAIZ eko youtube kanalean ere zabalduko da saioa eta baita podcast plataformetan ere.