«Inoiz ez da berandu errekonozimendua aitortzeko, baina berandu etorri zaio Arestiri»
Espainiar gobernuak aitorturiko biktimen artean da Gabriel Aresti olerkari bilbotarra. Euskaraz aritzeagatik jasandako errepresioa aitortu dute.
This browser does not support the audio element.
Peli Lekuona
Bere lanak frankismoaren eta honen baitako gizarte moldeen aurkakotasuna irudikatu zuen. Kutsu sozialeko poesian nabarmendu zen 1960–1970 urteen artean. Haren lanik esanguratsuenak dira 'Maldan Behera', 'Zuzenbide debekatua', 'Harri eta Herri' edo 'Euskal Harria'. Lan horietako batzuek zentsura jasan zuten.
Errekonozimendua bai, baina bereziki Aresti olerkariaren bizian sakontzeko gurean da Xabier Monasterio idazle eta itzultzailea.