«Nerabeentzako arropa eraman dugu eta sortak prestatu genituen familiei egokituta banatzeko»
Oiartzungo El Watan elkarteak urtero egiten du bidaia Saharar kanpalekuetara. Abenduaren hasieran izan ziren han, eta gaur Bigarren Kafean izan dira esperientziaz hitz egiteko eta hango errealitatea ekartzeko.
This browser does not support the audio element.
Azken hilabeteetan azpimarratu dugu Euskal Herriak baduela herri zapalduekiko elkartasuna adierazteko gaitasuna, txikia izanik ere baduela beste hainbat herriri laguntzeko nahi eta indarra. Hala gertatzen da Saharar herriarekin ere. Urtero biltzen dira hemen arropak, ur oheak eta janaria bertara eramateko. Oiartzunen bada El Watan izeneko elkarte bat, urtero bidaia egiten duena Saharako kanpalekuetara, eta pasa den abenduaren hasieran ere hartu zituzten inguruko herrietan bildutako materialak eta bidaia egin zuten Awserd kanpalekura.
Naroa Zabaleta aurten joan da lehen aldiz: «Ideia askorik gabe joan nintzen, bertakoak nola harrapatzen ninduen ikusi nahi nuelako. Urduri nengoen baina herriko jendearekin joateak lasaitasuna ematen du». Olga Leibar ordea urtero joaten den elkarteko antolatzaileetako bat da, eta aitortu du urtez urte sentsazio ezberdinekin iristen dela bertara.
«Negurako nerabeentzako arropa eraman dugu nagusiki eta han sorta ezberdinak prestatu genituen familia ezberdinei egokituta eta orekatuta banatzeko», kontatu du Leibarrek. Gainera, ur oheak ere eraman zituztela kontatu du, horietan bidoietan baina ur gehiago gorde daitekeelako.
Esperientzia ezberdinak izan dituzte, eskoletan aritu dira, bertakoak ezagutu dituzte eta ahal izan duten erara laguntzen saiatu dira. Horren inguruan hitz egitera etorri dira gaur gurera Olga Leibar eta Naroa Zabaleta.