«Umoreak zeharkatzen du lan guztia»
Komikigintza garaikideko pieza esanguratsuenen zerrenden goikaldean bai ala bai agertzen den lana da Persepolis. Marjane Saatrapi irandarraren lanaz euskaraz gozatzeko aukeran gara, Elkar argitaletxearen eskutik. Irene Arrarats arduratu da itzulpen lanaz.
This browser does not support the audio element.
Duela 20 urte izan zuen lehen hartuemana Irene Arraratsek ‘Persepolis’ekin. Marjane Saatrapiren lanak, hasieratik harrapatu zuen itzultzailea. Garai hartan ohikoa zen Arraratsel lagunei komiki lan hau oparitzea ere. Bi hamarkada beranduago, oparia beretzat izan da: idazle irandarraren lan ikonikoa euskara itzultzeko parada izan du Arraratsek.
Gozatu egin du lantegi horretan. Saatrapiren biografia, Iranen azken hamarkadetako historiaren hurbilketa eta batik bat hezur-haragizko pertsonen nondik norakoak zuribeltzezko marrazkietan jasotzen dituen maisulanaz euskaraz gozatzeko aukera da Elkarren eskutik.