IRRATIA

Queen, Brian Epstein, Mixel Ducau, Carmen McRae, Imanol Lartzabal 'Gramofonoa' saioan

Gramofonoa 4x6

Imanol Larzabal, kantautorea eta poeta. (KULTURA KOMUNIKAZIOA)

This browser does not support the audio element.


1995eko azaroaren 6an Queen taldeak "Made In Heaven" albuma argitaratu zuen. Freddie Mercury hil eta lau urte beranduago argitaratu zuten, hil aintzinetik egindako grabazio batzuei esker.
1943ko azaroaren 7an, Joni Mitchell jaio zen, garai guztietako kantautore garrantzitsuenetako bat.
Azaroaren 8an Bonnie Raitt abeslari, gitarrista eta konpositoreak 74 urte bete zituen.
1941eko azaroaren 9an, Tom Fogerty jaio zen, Creedence Clearwater Revival talde ospetsuko funtsezko kide horietako bat.
1961eko azaroaren 9an, rockaren historiako gertakari erabakigarri bat eman zen. Brian Epsteinek The Beatles taldea lehen aldiz ikusi zuen. Eta bandarekin txundituta, Brian Epstein euren manager bihurtu zen eta mundu mailako ospera gidatu zituen.
Azaroaren 9an Mixel Ducau baionarrak 72 urte bete zituen.
1994ko azaroaren 10ean, Carmen McRae talentu handiko jazz kantaria agurtu genuen.
Imanol Lartzabal, Euskal Herriak izan duen ahotsik garrantzitsuenetako bat izan zena azaroaren 11koa zen.