Gure Insomnioa: Baigorrin bekatarien artean, Dom Campistron marrazkilari feministarirekin
Bekatarien artean, bekatarienak gara, bekatoros harroak, 7 bekatuetatik lehenetik azkenera banan-banan bete eta bide okerretik goazenak gara. Baina ez gaude bakarrik, Dom Campistron marrazkilari feministarekin elkartu gara.
This browser does not support the audio element.
Ez da etorri behar inor gu bekatariak garela esatera, guk geuk gure burua definitzen baitugu bekatari moduan. Bizi dugun jendarte kristau honetan, ez baita inor bekatutik salbu. Baina gu, bekatarien artean, bekatarienak gara, bekatoros harroak, 7 bekatuetatik lehenetik azkenera banan banan bete eta bide okerretik goazenak. Tira, agian intensita batzuk gara, eta ez hain bekatariak. Zuek atera ondorioak. Baina iritzi bat edo besteko izan, badaezpada, apostasia egiteko pausoak txukun-txukun zerrendatu dizkizuegu, bekatari bai, baina elizaren aterpetik kanpo izateko.
Bekatuen aitzakian, Dom Campistronekin elkartu gara Baigorrin. Bera marrazkilari feminista eta lesbiana da. Bekatorosa. Agian horregatik argitaratu zuen 2021ean Bekatorosak izeneko bere lehen liburu marrazkitua, bere inguruko bekatari maritxu, lesbiana eta bisexual gehiagoren ahotsak bildu eta bide okerrera batzeko ere. Edo agian, honexegatik dabil Altxa Lili kabaretean engaiatua, ipar-hego, herriak bekatariz betetzen.
Gaur, Gure Insomnioan, Baigorritik, Dom Campistron.