Mundua aldatzeko, jaiotzeko modua aldatu behar
'Sortze berri bat indarkeria obstetrikorik gabea' liburua aurkezten izan da Estitxu Fernandez Paraleloan. Indarkeria obstetrikoari ikusgarritasuna eman eta ahotsa jarri nahi izan dio psikologoak.
This browser does not support the audio element.
'Sortze berri bat indarkeria obstetrikorik gabea' lana argitartu berri du txalaparta argitaletxearen eskutik Estitxu Fernandezek. Indarkeria ikusezin hau bistaratu nahi izan du Fernandezek, alde batetik testigantzak jasoz, batik bat amen testigantzak, baina baita osasun alorreko hainbat profesionalenak ere, jasoaz.
Leire Bilbaoren poema gogora ekarriz, mundua aldatzeko, jaiotzeko modua aldatzea ezinbestekoa da. Sistema oso bat delako eraldatu beharrekoa, eta osotasun hori eraldatzenko abiapuntua bera eraldatzea beharrezkoa da. Emakumeari zor zaion begirunea eskaintzea bezain sinplea litzateke eraldaketa hori. Sinplea iduri lezakeena ordea, ez da itxuraz horren erraza. Edo ez da botereari komeni zaiona.
Borroka horretan, lehen urratsa indarkeria hau guztia ikustaraztea eta aitortzea da. Horretara dator 'Sortze berri bat indarkeria obstetrikorik gabea'.