IRRATIA

'Andereño'

Anita Maravillas txotxongilo konpainiak estreinatu berri du 'Andereño' izeneko ikuskizuna. Errepublika garaiko maistrei eskainitako omenaldia da, fabula baten bitartez kontatutako istorio hau. Miren Larrea, konpainiako kideak eman dizkigu lan berri honi buruzko xehetasunak Paraleloan.

'Andereño' (Anita Maravillas)

This browser does not support the audio element.


Urriaren 6an istorio berri bat munduratu zen. Maistra  baten eta bere eskola txikiari buruzko istorio bat da, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena. Baina gehiago ere bada. Beldurrari buruzko istorio bat da. Ausardiari buruzko istorio bat da. Beldurrei aurre egiteko ausart izan behar baita. Baina gehiago ere bada, Esfortzuari buruzko istorioa bat da. Askatasunari buruzko istorio bat  da.  Aske izateko lehen baldintza saiatzea baita. Baina gehiago ere bada.
Urriaren 6an estreinatu zen Anita Maravillas konpainiaren Txotxongilo ikuskizun berria: Andereño, eta  jakina da Miren Larrea eta Valentina Raposoren eskutik munduratzen diren istorioek harrapatzen gaituztela, belus eder baten azpian gorderik, txiki naiz handi, neurri guztietako bihotzak estutzen dituzten  istorioak direlako ziur gaude andereñoren kasuan ere ez dela gutxiagorako izango.

Errepublika garaira garamatza 'Andereñok', eta aitortza bat da hein handi batean, garai hartako irakasleek egin zuten lan itzelari aitortza bat. Istorioa kontatzeko fabularen formulari heldu diote oraingoan, eta animaliak ditu protagonista.

Valentina Raposok berak sortutako panpina zoragarriek lagun izango dituzte, Maialen Amenabarren ilustrazioak (berea da kartela ere), eta Anita Maravillasen lanetan ohikoa denez, Fran Lasuenen eskutik dator panpinak eta ikus-entzuleen bihotzak dantzan jarriko dituen musika.

Urriaren 6an Zornotzan estreinatu ostean, herriz herri dabil orain 'Andereño', Berrizen, Zigoitian, Arrigorriagan, hernanin, Andoainen, Ermuan, Zarautzen edota Basaurin izango da ikuskizun honetaz gozatzeko aukera datozen asteetan.