Kontatzera Noazu | Sagarrari bertsotan
Sagardotegiak eta bertsoak ertsiki daude lotuak, akaso horregatik ere kantatu dio maiz bertsolariak sagarrari. Uzta ederra bildu dugu aste honetako saioan.
This browser does not support the audio element.
Eli Pagola | Andoni Rekondo
Sagardotegietan sortu omen zen bertsolaritza, kulpel artean errezagoa omen da inspiratzea. Newtoni ere sagar-kolpe batekin etorri omen zitzaion inspirazioa! Ba guk prest dugu saskia, eta sagar bilketan arituko gara, uzta ederra dator!