«Aitor eta Galderrena ez da kasu isolatua, gazte independentisten aurkako bat gehiago da»
Ernai gazte antolakundeak Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte independentisten askatasuna eskatzeko ekimenak egin dituzte ostiral goiz honetan Bilbon eta Gasteizen. 5 gazte atxilotu eta hamarnaka identifikatu ditu Ertzaintzak. Markel Rio Ernaiko kideak eman digu gertatutakoaren berri.
This browser does not support the audio element.
Ostiral honetan Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu Gasteizen eta beste hainbat Bilbon identifikatu, Ernai gazte antolakundeak espetxeratzeko agindua jaso duten Galder Barbado eta Aitor Zelaiari babesa adierazi eta bi gazte arabarrek pairatu duten ankerkeria salatzeko.
Bilbo eta Gasteizen deitutako protesta «elkartasun keinua» izan dela esan dio Naiz Irratiari Bilboko protestan parte hartu duen Mikel Riok, «Aitor eta Galderrena ez da kasu isolatua, gazte independentisten aurkako bat gehiago da». Baina elkartasunaz harago, dio gazteak, ostiraleko protesta ekintza indar ariketa bat izan dela erakusteko «zer modutan egiten diogun aurre Espainiako Estatuak planteatzen dizkigun erasoei».