Arraunaren hitza, urteko hitzordu nagusian
Donostia arraunaren hiriburu bihurtu da beste urtebetez Kontxako banderaren harira. Goizean goizetik zaleak izan dira protagonista eta arraunlariak gero, denen ahotsak jaso ditugu NAIZ Irratiaren emankizun berezian.
This browser does not support the audio element.
NAIZ Irratia
Donostia
Arraunak hitzordu asko ditu, baina bada bat, bakarra munduan, Donostian Kontxako banderaren bueltan ematen dena. Irribarre zabalak Bermeo Urdaibai eta Donostiako Arraun Lagunak taldeetan ikusi ditugu, baina baita postutan atzerago geratu arren euren lanarekin gustura geratu direnen artean ere. Agurrak ere izan dira, Nadeth Agirre Orioko patroiak arrauna utziko duela iragarri baitu. Denen ahotsak entzungo dituzue bilduma honetan.