Xabier Irujo:«Baskoien papera literatur tradizioak eta errebisionismoak desitxuratu egin dute»
Orreaga fundazioak, Orreagako batailen ikuspegiberritzaile bat dakar disko eta liburu ilustratu formatuan Xabier Irujo historialariaren idatzi eta musikekin eta Beltxaren taldearen moldaketekin. harian izan da Xabier Irujo lan bikoitz hau aurkezten.
This browser does not support the audio element.
Errozabalen hiru gudu mitikoetan gertatutakoaren historia bi formatu berezitan zabalduko du orain Orreaga Fundazioak: Errozabal 778 diskoa eta 778. Orreagako bataila liburu ilustratua.
Xabier Irujo historialariak idatzitako testu eta musikarekin, Beltxaren taldearen moldaketekin eta Orreaga Fundazioak argitaratuta, disko batek Errozabal 778 eta istorio ilustratu batek 778. Orreagako bataila. Bi lanak aste honetan aurkeztuko dituzte, dagoeneko 10 aurkezpen saio badaramate eta larunbat honetan hamaikagarrena izango da Auritzen.
Xabier Irujok, aurrez ondo mamitua duen gaia da Orreagako batailena, bi liburu ditu gai honen inguruan argitaratuak. Proposamen bikoitz berri honekin injustizia historikoarekin amaitzeko beste pausu bat eman nahi da. Izan ere, historialariaren hitzetan «baskoien papera literatur tradizioak eta errebisionismoak desitxuratu egin dute».
Horri erremedioa jartzera datoz beraz liburu ilustratua eta diskoa.Liburuari dagokionez, pasarte historikoak jasotzen ditu, ahalik eta hitz gutxien erabiliz, ilustrazioari indarra emanaz. Hain zuzen ere, Fidel Azkoaga EHUko marrazketa irakaslearen irudiak ditu.Diskoak berriz asmatutako pasarteak jasotzen ditu, Irujok berak idatzitakoak, eta musikatuak, Beltxaren taldeak dotore moldatu dituenak.
Aurkezpen zikloarekin jarraituz, aipatutakoa, hurrengoa larunbat honetan izango da, abuztuaren 19an, Auritzen. Eguerdiko 12:00etan hitzaldia izango da eta iluntzeko 19:00etan berriz kontzertua.