IRRATIA

25 urte 'Egin' itxi zutenetik, lehen eskuko oroitzapenak

'Egin'-eko erredakzio burua zen Martin Garitano, bertako kazetaria Amaia Ereñaga eta Orain S.A. enpresa editoreko pertsonal arduraduna Tomas Arrizabalaga. 'Egin' egunkari eta irratien itxierara itzuli gara euren oroitzapenen bidez.

Martin Garitano eta Tomas Arrizabalaga (Naiz irratia)

This browser does not support the audio element.


1998ko uztailaren 15ean itxi zituzten 'Egin' egunkaria eta irratia. 200 langile zituen enpresak, 52 mila aleko tirada zuen egunkariak. 'Persiana' deitu zion operazioari Baltasar Garzon epaileak, hamarnaka polizia Eziago industriaguneko eraikinean sartu ziren. «Pena eta min handiarekin» gogoratzen dute proiektu hartan lanean izan zirenek.