IRRATIA

«Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko lege guztiak urratu beharko lirateke»

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak ohartarazi du biosferan eraiki nahi duten museoak EAEko, Estatu espainiarreko, Europako eta mundu mailako legeak ere urratuko lituzkeela. Oso kezkatuta daudela baieztatu du Eider Gotxi plataformako kideak.

Urdaibai, Bizkaiko Aldundiak Guggenheim museo bat eraiki nahi duen eremua. (GUGGENHEIM BILBAO)

This browser does not support the audio element.


Guggenheim museoa Urdaibaiko Astilleros Muruetan zein Gernikako Cubiertos Dalian ezartzea aurreikusten dute sustatzaileek. Oso kezkatuta daude Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kideak, «batez ere Astilleroan kokatu nahi dutenarekin, biosferaren bihotza da, erreserba hau Euskadin dugun bakarra da».