«Txiste txarrak txalotzeko elementu kultural hori falta zaigu»
Ostegunean eman zitzaion hasiera Stand Up Probalekua ekimenari Donostian. Hiru Damatxo ekoiztetxeak antolatu duen ‘Kar Kar Kar’ proiektuaren baitan dago eta bakarrizketaren munduan sartu nahi dutenen bilgune izan nahi du.
This browser does not support the audio element.
Hiru Damatxoko Asier Kortabarria izan dugu Bigarren Kafean. Osteguneko saioan izan zen eta parte hartu zutenak aurrez ere arte eszenikoen modalitate ezberdinetan arituak zirela esan digu. «Lehen saioan parte hartu zutenetako batzuk aurrez antzerkian arituak ziren. Lehen aldiz jendaurrean ariko direnak aurrerago etorriko dira».
Hain justu, bakarrizketan debutari izango diren horientzat konfidantzazko gune bat sortzea da Hiru Damatxoren helburua. «Publikoa serio geratzen bazaizu zaila da, eta gure lana hortik datorrela esango nuke, garrantzitsua da kondiantzazko toki bat izatea, eta giro ona sortzea».
Saioaren ostean, parte hartzaileak sentsazio onekin geratu zirela esan digu Kortabarriak eta beraien artean ere giro ona izan zutela. «Umorea egiten urte batzuk daramatzan batzuk baziren baina ez ziren ezagutzen eta saioa eta gero sortutako taldetxoa ikustea pozgarria zen».
Publikoaren aldetik ere erantzun ona jaso zuten, aretoa beteta. Hurrengo saioa ekainaren 29an izango da eta hortik aurrerakoei «oraindik ere forma ematen» ari direla kontatu digu.
Entzun Asier Kortabarriarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.