Añorgakoak, bertso zahar amorratuak: Martzelina Lopategi, Txirrita edota Bilintx
Añorgako Bertso Eskolako kideei egin diegu tartea Kontatzera Noazu saioko 9. saioan.
This browser does not support the audio element.
Eli Pagola | Andoni Rekondo
Añorgako Bertso Eskolako bi ordezkari etorri zaizkigu 'Kontatzera Noazu' saiora. Jon Altuna eta Unai Azpirozek haien gustuko bertso sortak ekarri dizkigute, eta aitortu digute bertso zahar amorratuak direla: Txirrita, Martzelina Lopategi, Bilintx edota Lazkao Txiki...
Bertso ederrak aditu ditugu eta filmetako gidoi onenetan gertatu bezala, protagonistak garapen bat izan ohi du beti, hemen ere hala egin dugu, beraz, ez pentsa Añorgarrak bertso zaharretara soilik mugatu direnik.