IRRATIA

Doinuetatik Haratago | Iñaki Ziarrusta

Iñaki Ziarrusta izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu ATX Teatroa antzerki konpainiaren sortzaile eta zuzendariak. Aitortu digu musikarekin duen harremana antzerkiarekin estu lotuta doala.

Iñaki Ziarrusta, 'Tomiris' antzezlanean.

This browser does not support the audio element.


90. hamarkadan ataskatuta omen dago Iñaki, aitortu digu garai hartako musikarekin izugarri konektatzen duela. Horren adierazle, bere lehen kantu kuttuna, The Exploited talde ezagunaren 'Sexual Favors'. Hardoce-punk munduan oso talde ezaguna da The Exploited talde eskoziarra, ibilbide luzekoa eta izugarri emankorra. «Ez dut gogoan ze espektakulutan erabili nuen, baina izugarri gustatzen zaidan abestia da, marabilla bat da, urre likidoa».


Iñaki Ziarrustaren bigarren kantu kuttuna Koma taldearen 'Aquí huele como que han fumau' izan da. Iruñeako talde rock-metal mitikoa da Koma, garai batean sona handia izan zuena. Geldialdi bat ere izan zuten, eta azken urtetan ohikoak diren itzulera ere burutu zuten. Doinu bizkorrak eta gogorrak jorratzen dituzte eta Iñakik izugarri maite du kantu hau, umoretsua delako, funtsean. «Askotan uztartzen dugu antzerkian umorea, umorerik gabe ez dugulako bizitza ulertzen. Gainera asko gustatzen zait erritmoa, baina batez ere, duen ukitu umoretsua».


Ramstein taldearen e 'Feuer frei!' abestia izan da Iñakiren hirugarren kantu kuttuna. Adierazi nahi izan digu, musikarekin duen harreman hori nola uztartzen duen bizibide duen antzerkiarekin. «Kantu gehienak lotzen ditut ikuskezunekin, hori baita dudan harreman gertukoena musikarekin. Hau, adibidez, gure ikuskizun battean erabili genuen, pole dance koreografia batean». Hiru hamarkadako ibilbide luzea du talde alemaniarrak, jende askorenztat ereserki bilakatu diren kantuekin eta ikuskizun izugarriarekin. «Ramsteineko ia kanta gehienak maite ditut, duten energia eta abeslariaren ahots sakonagatik. ».


Azken abesti gisa, bertako tade batekin amaitu nahi izan du, Pi L.T taldearen 'Hil da jainkoa' kantutzarrarekin itxi nahi izan du bere aukeraketa Iñakik. «Euskal talde potentea izan zen bere sasoian, eta nahiz eta ez dudan 90. hamarkadako nostalgia horrekin zuzenean lotzen, izugarri gsutatzen zait. Gainera, laister haietako batekin zerbait egiteko asmoa daukagu».