IRRATIA

Musika eta tonu aldaketak

Tonu aldaketak izan ditu hizpide Maialen Tellabidek Bigarren Kafean. «Musika tonala eta tonala ez dena eskala batean oinarrituta dago. Eskala horren lehenengo notak tonalitateari edo tonuari izena ematen dio eta eskalaren barruan dauden noten arteko harremanak tonalitateari abizena ematen dio.

Maialen Tellabide tonu aldaketez aritu da Bigarren Kafean. (Bigarren Kafea)

This browser does not support the audio element.


Tonu aldaketa bat «abesti baten barruan eskalaz aldatzea eta eskala horrek ematen dizkizun akordeak eta notak erabiltzea da». Tonu aldaketa horiek egiteko modu ezberdinak erabili izan dira kantu eta musika estilo ezberdinetan. 

Batzuk oso sotilak izan daitezke. «Elkarrengandik oso gertu dauden tonalitateen arteko aldaketetan, askotan ez gara jabetzen tonu aldaketa horietaz» azaldu du Tellabide pianistak. Tonalitate horiek amankomunean duten akordea erabiltzen dute eta horrek hautemateko zailagoak egiten ditu.

Tonu aldaketak egiteko prozesu modulanteak deitzen direnak ere badaude. «Akordeak aldatzen doazen interludio bat da eta prozesu horren bukaeran tonu berrira iristea da helburua».

Entzun Maialen Tellabiderekin tonu aldaketa horien eta besten batzuen inguruan Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.