IRRATIA

Pagondoan | Ura

Uraren inguruan aritu gara aste honetako Pagondoan.

Urretxuko iturri bat (Jon Urbe | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Ura gai kimiko garden eta ia koloregabea da, Lurreko ibai, aintzira, zein ozeanoen eta organismo bizidun gehienetako fluidoen osagai nagusia. Bizitzarako nahitaezkoa dela uste da, ez baita ezagutzen uraren gabezia osoan bizi den izakirik. Aste honetako saioan, bi hidrogeno eta oxigeno atomo bat lotu ditugu, iturri, putzu, uholde, itsaso zein ozeanoak sortzeko. Gaur, Pagondoan, uraz hitz egin dugu, gehienbat hori garelako.