IRRATIA

Otsailaren 22ko musika-efemerideak

Gramofonoa 3x17

James Blunt kantautore britainiarra (James Blunt)

This browser does not support the audio element.


Otsailaren 22ko Gramofonoa David Crosbyk 1971n argitaratutako "Music is love" diskoarekin irekiko dugu. Gaurko egunean bertzalde, James Blunt kantautore britainiarra zorionduko dugu. Baita Billy Mohler, The Calling rock talde kaliforniarraren sortzaileetakoa bat izan zena, eta Tom Higgenson ere, Plain White T's taldeko sortzailea izan zena. The Supremes taldeko kide izan zen Florence Ballard ere gogoratuko dugu. Eta Andy Warhol artista enblematikoaren inguruan solasean ariko gara. Euskal Herrian ere izanen dugu nor zoriondu: Remy Gachis, Uztaritzeko gitarjolea, Anje Duhalderen aldemenean urteetan egondakoak urteak betetzen dituelako. Eta saioa bukatzeko, Mikel Melvoin jazz pianojole eta konpositorea gogoratuko dugu.