IRRATIA

Iritsi da 'The Fabelmans', Spielbergen azkena

Ez dira Goya sariak albiste. Spielberg maisuaren azkena estreinatu da zine karteldegian. Zine karteldegira hurbiltzen bazarete, merezi du ‘Joyland’ LGTBIQ filma ikustea. Etxean geratu nahi baduzue, ez galdu HBO plataformako ‘All that breathes’ dokumentala.

Spielberg rememora en 'The Fabelmans' cómo despertó su amor por el cine. (UNIVERSAL PICTURES)

This browser does not support the audio element.


THE FABELMANS (Steaven Spielberg)

Steaven Spielberg maisua badator bueltan, zer eta film autobiografiko batekin. Dudarik gabe, faboritoa martxoan banatuko diren Oscar sariak irabazteko, zazpi izendapen ditu.

Berak badaki hau ez dela bere ibilbideko film onena, baina hala ere berezia da, oso pertsonalena seguru. 50. edo 60. hamarkadako Estatu Batuetan kokatuta,  haurra eta gaztea  zenean izandako pasarte ezberdinak kontatzen ditu Spielberg zine zuzendariak.  Haurtzarotik sortu zitzaion zinearekiko pasioa, bere gurasoen banaketak eta honen albo kalteak, zein judutar izategatik sortutako arazoak modu ederrean kontatzen ditu.

Niri bere pelikula konkretu batzuk izugarri gustatzen zaizkit, baina azken urteetako filmek ez naute guztiz konbentzitzen. Beraz, nik ‘Los Fabelmans’  mesfidati itxoiten nuen. Gainera, azken urteetan, oso oso modan jarri dira zuzendarien film semibiografikoak, eta orokorrean,  nagi pixkat ematen didan zinema mota bat da.

Los Fabelman filmarekin ordea asko disfrutatu dut, hasi eta minutu gutxira nire zalantza guztiak uxatu egin ziren. Aparta iruditzen zait Spielbergen pelikula berria.  Aipagarria da pelikula hau sortzeko ideia bere gurasoak errealitatean hil ondoren sortzen zaiola Spielbergi, bere hitzetan, gaiarekin bakean gelditzeko modu bat izanik film honen sorrera.

Portzierto, esango dizuet, nik denbora askoan ikusi dudan ‘kameo’ ederrena daukala pelikula honek. Beraz, nahiko arrazoi eman dizkizuet zinemara joateko.

 

JOYLAND (Saim Sadiq)

Gaur egungo pakistaneko familia tradizional eta patriarkal bateko semea dantza erotiko talde batean hasiko den unea da pelikularen abiapuntua. Bertan emakume transexual bat ezagutuko du eta harekin maiteminduko da, ez da erreza izanen harreman hori aurrera eramatea eta normaltasunez jokatzea.

Pasa den urteko Canneseko ‘Una Cierta Mirada’¸ sailean epaimahaiaren saria lortu zuen pelikulak. Kritikaren esanetan film eder eta gogor baten aurrean gaude, herrialdeko ideia atzerakoiak kritikatu eta amodio istorio polit bat kontatzen duena.

Nahiz eta nazioarteko sariak jaso, Pakistanen bertan arazo asko izan ditu film honek. Nahiz eta Pakistan herrialdeko ordezkari izan Oscar sarietan, herrialdeko informazio ministroak filmaren estreinaldia debekatu egin zuen.

ALL THAT BREATHES (Shaunak Sen, HBO)

Zine aretoetara hurbildu nahi ez duenak, etxetik ikusteko eskaintza zabala du aste honetan ere. Nire gomendioa Oscar Sarietan izendatua dagoen 'All that breathes' dokumentala da. Shaunak Sen zuzendari indiarraren lana HBO Max plataforman dago ikusgai. Dokumentalen kasuan ohikoa den bezala, filma hizkuntza originalean eta azpitituluekin dago

India iparraldeko Delhi hiri bortitzean kokatuta, txoriak zaintzeaz arduratzen diren bi anaien istorioa kontatzen du dokumentalak. Egun batean bikoteak Milano beltz motako txori bat aurkitu eta hau kaleko egoera gogorretatik erreskatatu eta zaintzen hasiko dira.

Teorikoki sinplea dirudien argumentu honen bitartez, eta behaketan oinarritzen den zinema estilo bat erabiliz, zuzendariak benetan pelikula eder bat sortzen duela esango nuke, gizatiarra, kritikoa eta era berean samurra. Azpimarragarria da urteko dokumental sarituena izan dela, eta gainera,  Oscar sarietako dokumental onenaren izendapena jaso duela.

Beraz, badakizue, animaliak, dokumentalak edo aipatutako tramak atentzioa eman badizue, hau da zuen asteko gomendioa. Esan bezala, ikusgai HBO streaming plataforman.