IRRATIA

«Jendeak gure proiektua baloratzen duela erakutsi digu sariak»

Madrid Fusion kongresuan sukaldari berrien saria irabazi berri dute Javi Riverok eta Gorka Ricok, Tolosako Ama jatetxeko arduradunek. Pozik jaso dute saria eta aldi berean, harrituta ere azaldu dira inguruan sortu duen harrabotsarekin.

 

This browser does not support the audio element.


Saria irabaztea ez zuten inondik inora espero Javi Riverok eta Gorka Buenok: «Ni Realeko partidara iritsiko ote nintzen pentsatuz joan nintzen Madrilera» aitortu du barrez Buenok. Noski, ez zuen aukerarik izan, epainahaiak AMA jatetxeko sukaldariak hautatu baitzituen Madrid Fusion kongresuan sukaldari berrien saria jasotzeko. Oholtzan beraien izenak aditu eta hasi zen tsunamia, hedabideak erantzutea zoramena izan zela diote. Behin olatua pasata, lasaitasunez hurbildu dira Bigarren Kafera, denborak ematen duen lasaitasunarekin gertatutakoari tamaina hartzeko.

«Izendatuen artean izen handiak zeuden eta guk haien artean zer egiten ote genuen galdetzen genion elkarri». Saria norentzat zen jakiteko eszenatokira igo zirenean «oso urduri» jarri zirela aitortu dute eta irabazle zirela jakitean, batek batek ezin izan zion negarrari eutsi. Espainia mailan izen handia duten 80 kazetari gastronomikok osaturiko epaimahaiak eman die saria. «Kazetari horiek jatetxe guztietan izan dira urtean zehar eta gure jatetxeak jaso ditu bozka gehien».

Sariak orain arte izan duten filosofian eta lan egiteko moduan aurrera jarraitzeko indarra emango die Riverori eta Ricori. «Jendeak gure proiektua baloratzen duela ikustarazi digu», diote.  Beraien arrakastaren oinarria inguruko ekoizleekin duten harremanean eta lantzen dituzten produktuen inguruko etengabeko ikerketan dagoela argi dute.