IRRATIA

Zubiak eraikitzeko "Mundu berri bat guztiontzat" hirugarren lana Bizipozaren eskutik

Bizipozak "Mundu berri bat guztiontzat" egitasmoaren hirugarren edizioa kaleratu du. Taldea osatzen duten 36 elkartetatik azken 12k sortutako ikus-entzunezkoek osatzen dute sorta berria. Estilo ugaritako kantuak topa daitezke, elkarlana, kultura eta elkartasuna oinarri.

Bizipoza elkartearen 'Mundu berri bat guztiontzat' proiektuaren aurkezpena (Jon Urbe (@ikorkotx))

This browser does not support the audio element.


Bizipozak elkartean behar bereziak dituzten pertsonenen, gaixotasunen edota elkartasun eta tolerantziaren aldeko taldeak batzen dira. Denak batera arraun eginez bai eurentzat eta bai gizarte osoarentzat mundu hobea lortzea dute helburu.

Hori bera jendarteratzeko urteak dira "Mundu berri bat guztiontzat" proiektua jarri zutela martxan. Hirugarren atala publikatu dute eta bideoklipez eta kantuz osatutako 12 lan dituen DVDa atera dute. Naiz Dendan ere eskuragarri dago.

Leire Elizegi Beloki Bizipozako koordinatzaileak eta senegaldar eta euskaldunez osattutako irabazi asmorik gabeko Ndank Ndank elkarteko Eli Dominguez izan ditugu azalpenak jasotzeko.