IRRATIA

The Bangles, Elvis Presley, Fabrizio de André, urtarrilaren 11ko musika efemerideetan

Gramofonoa 3x11

Clarence Clemons ‘The E Street’ bandeko saxofoijolea (Clarence Clemons)

This browser does not support the audio element.


Urtarrilaren 11n, Fabrizio de Andrerekin hasiko dugu saioa, kantautore eta poeta italiarraren heriotza gogoratzeko. Tim Drummond baxujole estatubatuarra, James Griffin musikari eta konpositorea eta John Wilkinson Elvis Presleyren bandan aritutako gitarjolea ere gogoratuko ditugu. Eta Clarence Clemons, Bruce Springsteenen The E Street Bandeko saxofoijolea izan zena ere omenduko dugu. Urtebetetze batzuk ere tarteko, Lee Ritenour, jazz gitarjolea, Vicki Peterson, The Bangles taldearen sortzailea eta Olatz Salvador bertako kantaria zoriontzeko tartea ere izanen dugu.