Doinuetatik Haratago | Aiert Ordoñez
Aiert Ordoñez izan da urteko lehenengo 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, euskarazko lau abesti hautatuta.
This browser does not support the audio element.
Aiert Ordoñezek ordu ugari igaro ditu musika entzuten. «Goiz-goizetik, esnatzeko edo dutxatzeko, musika entzuten dut; autora sartzean, gerrikoa jarri aurretik musika pizten dut» aitortu digu.
Lehenengo abesti kuttuna «etxetik etxera» aukeratu du, etorkizun mezu baikorra duena. Bigarrena hautatzeko, «abeslari klasikoen artea, aitortza merezi duen abeslari bat» aukeratu du Ordoñezek. Hirugarren abestia aukeratzeko, gustoko talde batera jo du; «ezagutu nuenetik talde hau, ikaragarria iruditzen zait; zuzenekoetan sortzen dutena pasada bat da». Azken kantua euskal abeslari ospetsu batena izan da. Horrela, euskarazko abestiak soilik ekarri dizkigu gurera Ordoñezek.
'Doinuetatik Haratago' tartean musikariak ez diren gonbidatuei euren abesti kuttunen zerrenda osatzeko eskatzen diegu.