IRRATIA

Bilboko azken finalerdiko bertso aukeratuak

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak erabaki dira Bilboko azken finalerdiaren ostean. 

Bilboko bertso plaza ikusgarria (Marisol RAMIREZ | FOKU)

This browser does not support the audio element.


Abenduaren 18an Iruñean 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izango den zortzikoa erabaki da Bilboko finalaurrekoaren ostean. Maialen Lujanbiorekin batera izango dira Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. 

3600 lagunen aurrean izan da azken finalaurrekoa eta bertan kantuan finalistetako hiru; Mendiluze, Arzallus eta Illarregi, eta Jone Uria, Maialen Arzallus eta Saioa Alkaiza. 

Finalaren aurreko azken saio horretako bertso aukeratuekin osatu dugu aste honetako errepasoa.