IRRATIA

Animalia kontuak: Wes Andersonen otsoak eta Pirineoetako ‘Ainarak’

Pello Gutierrezekin ‘Fantastic Mr. Fox’ filmaren azken eszena aztertu dugu: «Canis Lupus!». Estreinaldiak errepasatu ditugu Aimar Erkiagarekin, eta tarte berezia egin ‘Ainarak’ dokumentalari.

Fantastic Mr. Fox filmaren fotograma bat (Fox)

This browser does not support the audio element.


Naiz irratiako Bideoklubeko ateak ireki dizkiogu gaur Aimar Erkiagari,  estreinaldietako hautaketa berezia egin digu fin. Bere hautaketa hauxe:   Luca Guadaginoren ‘Hasta los Huesos’,  Lucas Dhont zuzendari belgikarraren ‘Close’; zine batzuetan eta Netflixen estreinatuko den ‘Pinocchio’ (Guillermo del Toro) eta telesail bat ere, Fiminen plataforman estreinatuko den ‘Autodefensa’ .

Euskal zineari ere tartea egin diogu. ‘Ainarak’ dokumentala estreinatu baita zine aretoetan. Ainarak dokumentala Maluta Filmsen lan berria da, eta Ane Etxegoien da bertako protagonista. Erronkari, Zaraitzu, Anso eta Echo ibarretako neskatilen historia berreskuratu dute dokumentalean. Ibar horietako neskatilek (Ainarek) Maulerako bidaia egiten zuten Pirinioetan barrena, 1870etik 1940 bitarte, espartin fabriketan lan egiteko. Ritxi Lizartza zuzendariarekin hitz egin dugu NAIZ irratiako Bideoklubean.

Bukatzeko, Bideoklubeko zine forentsea ere etorri zaigu bisitan, Pello Gutierrez. Bere lehen bisitarako Wes Anderson zuzendariaren ‘Fantastic Mr.Fox’ animazio filma aukeratu du. Atalez atal egin digu disekzioa. Zergatik da hain bere erabat ekidin zitekeen eszena honek?