«Zaintza denok behar dugu, ez dakiguna da noiz eta nola beharko dugun»
This browser does not support the audio element.
Premia ezberdinen bueltan sorturiko 36 elkartek osatzen dute Bizipoza. Zaintzaren inguruan sare zabal bat osatzen dute kide guztien artean eta arrazoi ezberdinengatik familia askotan zaila den egunerokotasuna bistaraztea dute helburu. Familiek eta haurrek osatzen dituzte Bizipozak barna hartzen dituen elkarteak eta Amagoia Muika Telleriak idatzi duen ‘Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da’ liburua argitaratu berri du.
Mujikak hainbat ipuin idatziak zituen aurrez Bizipozarentzat munduak guztiontzat beharko lukeenaren inguruan. Oraingoan, ordea, ameira berria erantsi dio esaldiari. «Liburuaren abiapuntua Peio Manterolaren master amaierako lana da. Llan oso mardula da, ertz asko ditu eta asko teorizatu du. Peioren lana dago oinarrian, baina nire begiradatik pasata» adierazi du Mujikak «gorputzean zituen sentsazioak» islatu dituela gehitzearekin batera.
Leire Elizegi Beloki da Bizipoza elkarteko koordinatzailea. Berau osatzen duten elkarteek egiten duten lana azpimarratu nahi izan du. «Elkarte hauek ez dira jaio desagertzeko; egiten duten lana ezinbestekoa da, sozializatzeko, bazterretara begiratzea oso interesgarria dela ikusteko»
Azaroaren 26an, larunbata, “Zaintza sistema publiko-komunitarioaz: Elkarrekin hausnartzen, partekatzen eta eraldatzen” jardunaldia egingo da Bizipozak antolatuta Usurbilen. Amagoia Mujika eta Peio Manterola argitaratu berri den liburuaren inguruan ariko dira eta Felix Arrieta Zelai Nikolasek sistema publiko komunitarioaren inguruko solasaldia izango dute.
Bigarren Kafean izan dira Amagoia Mujika Telleria eta Leire Elizegi Beloki, liburuaren eta Bizipoza elkartearen jardunaren inguruan hitz egiten.