IRRATIA

8.000 milioi biztanle ditu munduak, zein dira demografiaren garapenaren erronkak?

Nazio Batuen Erakundearen arabera azaro honetan 8.000 milioi biztanleren langa gaindituko du munduak. Honek dakartzan erronkak izan ditugu hizpide Felix Arrieta, Unai Pascual, Arkaitz Fullaondo eta Iker Bizkarguenagarekin.

Munduko populazioa (DrCarrrven | Getty Images)

This browser does not support the audio element.


«8.000 milioi gizaki gara» aurretitulua zeraman pasa den asteko Iker Bizkarguenaga lankidearen erreportajeak. Nazio Batuen Erakundearen kalkulu bat da, azaro honetan munduko populazioak gaindituko duen langari erreferentzia egiten diona. Iker bera gonbidatu dugu gurera gaiaz hitz egitera. Baita Felix Arrieta irakasle eta politologoa ere, denbora darama demografiaren garapenaren erronkak aztertzen. Arkaitz Fullaondo Ikuspegiko ikertzailearekin migrazioetan izan dezakeen eragina izan dugu hizpide eta larrialdi klimatikoan izan dezakeen eragina ere aztertu dugu Unai Pascual IPBES plataformako kidea eta Ikerbasqueko ikerlariarekin.