IRRATIA

Zarramarra | Txan Magoak egin dezala magia prekarietatearekin

Zarramarra 2x3 | PREKARIETATEA, Txan Magoa. «Artxila Mortxila!» ez, «Artxila Murtxila!» da. Duda hori argitu digu Txan Magoak Zarramarra saioan. Euskal Herriko mago ospetsuena da bai, baina badaki zer den hilabete bukaerara ez iristea.


Xanti Antero gonbidatu dugu Zarramarra saioa, Txan Magoa. Euskal Herriko plaza denak ezagutzen ditu, baita Lanbideko bulegoak ere. Badaki zer den prekarietatea. Hitz egin dugu «Artxila Murtxila» hitz magikoen jatorriaz, Koltanaz, furgoneta paseoez eta ustezko askatasunaz. Portzierto etxe bila dabil, mendian eta erreka bazterrean «hor nonbait galduta» egoteko.