IRRATIA

Urretxindorra: migrazio-bidaien ondorengoari begira

‘Urretxindorraren kantua’ erreportai-dokumentala Urretxindorra izeneko programatik abiatutako egitasmoa da. SOS Arrazakeriaren egitasmoa da eta mentoretza sozialean du oinarri. KulturHaria saioan izan dira Imanol Legarda eta Xabier Badiola programaren eta ikus-entzunezkoari buruz solasean.

‘Urretxindorraren kantua’ lanaren irudi bat (SOS Arrazakeria)

This browser does not support the audio element.


Pasa den urtean Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko hiru ikasle SOS Arrazakeriarekin harremanetan jarri ziren eta bertatik jaio zen ‘Urretxindorraren kantua’ ikus-entzunezkoa. Piezak mentoretza sozialaren nondik norakak zabaltzea eta egitasmoaren ezagutaraztea ditu helburu.

Gurekin izan ditugu NAIZ irratian Imanol Legarda eta Xabier Badiola. Imanol SOS Arrazakeriako kidea da eta mentoretza sozialaren mundura gerturatu gaitu. Xabier Mondragon Unibertsitateko ikasle taldeko gazteetako bat da eta dokumental-erreportaiaren prozesua nolakoa izan zen kontatu digu.